Deituiguzu (+34) 948 50 41 76 - 680 559 197

LANDA ETXEA Iribasen

2012an birgaitua, Katxenea; Nafarroan Lekunberritik eta Plazaolako Bide Berdetik 2 km-tara dagoen landaetxea da. 12 pertsona har ditzake: 6 ohe bikoitzetan, 2 ohe banakakoetan eta 4 ohe gehigarrietan. Aproposa  familia edo lagunekin bisitatzeko.

“Príncipe de Viana”-gatik katalogatuta dago bere interes arkitektoniko eta ihstorikoarengatik. Etxea naturaz inguratuta dago eta lasaitasuna igortzen du.

Zure Landetxea Nafarroan

Katxenea Iribas deitzen den herri txiki abegitsu batean dago, ingurune berezi batez inguratuta. Ingurune horretan, natura eta lasaitasun osoz gozatzen da, Nafarroako Larraun haranean. Aralar mendilerroaren eta malloen oinetan, Lekunberritik eta Plazaolako Bide Berdetik 2 km-ra. Oso ondo kokatuta dago A15 errepidean, Iruñea (30 km) eta Donostiaren (40 km) artean.

Katxenea landetxea 1670. urtean eraiki zen eta 2012. urtean erabat berritu zen. Etxea eraiki zeneko materialak mantentzen ditu, harria eta egurra hain zuzen ere, hau da bere abegitsutasunaren zergatietako bat.

ETXEAREN BANAKETA

Beheko solairua

Sukaldea altzariz hornituta dago, eta 12 lagunentzako mahai bat du. Gainera, honako hauek ditu: bitrozeramika, hozkailu-izozkailua, garbigailua, ontzi-garbigailua, labea, mikrouhin-labea, kafe-makina italiarra eta Dolce Gusto kapsulen kafe makina, txigorgailua, irabiagailua, zukugailua, ontziteria, baxera eta garbiketa-produktuak.

LOGELAK

4 logela zabal eta erosi, hiru logeletan birentzako oheekin eta bestean  banako bi oherekin.
Oheko eta bainugelako arropa ere sartzen da.
Logela guztiak ezberdin apainduta daude.
Logela guztiek bere bainugela pribatua dute, dutxa, konketa, komuna eta ile lehorgailuarekin.
Sehaska eskuragarri, aldez aurretik eskatuta.

GOIKO SOLAIRUA

Erabat txapitulatutako espazio irekia da, haurren txoko kuttuna, eta oso argitsua eta erosoa mundu osoarentzat.

KANPOALDEA

Sarbide bereizia aparkalekutik, sarbide errazekoa, eskailerarik gabe.

INGURUNEA

Etxea inguratzen duten bidexketatik ibilaldiak egin daitezke, eta paisaia naturalaren edertasunaz gozatu.

Naturaren lasaitasuna eta isiltasuna senti daitezke landetxearen inguruan.

temporada alta

Goi-denboraldia uztaila, abuztua, Aste Santua, Gabonak, zubiak eta jai egunak dira.

fuego

Tximiniarako, etxe barruan behar duzun egurra daukazu.

fuego

Barbakoa: ikatzarekin soilik erabili ahal izango da, eta bezeroak berak ekarri beharko du. Egurra botatzea debekatuta dago.

casa

Alokairu osoa 8 eta 12  bitarteko familia edo lagun kideen gozamenerako.

Debekatuta dago jaiak  edo ekitaldiak etxe barruan antolatzea, bizilagunen atseden-ordutegia errespetatuz.

horario
Iristeko ordua aurreko egunean adostuko da, eta giltzak aparkalekuan entregatuko dira. Giltzen postontzi bat dago etxetik ateratzen den egunean uzteko.

%20ko aurrerakina eta gainerakoa eskutan iristean. Aurrerakina jaso ondoren, erreserba berresten dizuegu.

mas

Oheko eta bainugelako arropa etxearen  barne dago, baita elektrizitate-, ur- eta berokuntza-gastuak ere.

cuna

Sehaska daukagu, Aldez aurretik jakinarazi, dena prest izan dezagun.

calendario

Aurrerakinaren itzultze osoa 30 egunetako aurreabisua izan duten ezeztapenetarako eta %50 15 egun edo gutxiagoko aureabisuetarako.

limpieza

Intimitate handiagoa izateko, ostatu-egunetan ez dago garbiketa-zerbitzurik.

Wifi doan, Internetera modu eroso eta errazean konektatzeko.

Aldez aurretik adostuta, fidantzarekin eta garbiketa-plusarekin.

Estalpean, barbakoa eta lorategiko altzariak dituena.

Gure bezeroek esaten dutena

Katxeneako egonaldiari buruz

Gure ostalariek landaetxearen eta bere egonaldiaren inguruan hitz egitea baina hoberik bai? Zuen erantzunarekin oso pozik gaude beraz hemen dituzue haien iritziak.

NOLA IRITSI IRIBASERA

Iribasera iristean herria zeharkatu mendirantz eta Katxenea herriko azken etxea da iturbururako bidean.

Katxenea landa etxea, Iribas herrian dago. 31879 Nafarroa
GPS: Latitud: 42.988583 - Longitud:1.904788

DISFRUTA DE NUESTRA CASA RURAL

Rellena el siguiente formulario

  • Nota: elige fechas libres del calendario anterior
  • DD slash MM slash YYYY
  • DD slash MM slash YYYY

Nullam quis risus eget urna mollis ornare vel eu leo. Aenean lacinia bibendum nulla sed 

Subscribe to our newsletter

Sign up to receive updates, promotions, and sneak peaks of upcoming products. Plus 20% off your next order.

Promotion nulla vitae elit libero a pharetra augue
Abrir chat
1
¿te ayudamos?
Katxenea
Hola, ¿puedo ayudarte?